Web Aplikazioen Garapena

Web Aplikazioen Garapena

_EB_0397

Informatika eta Komunikazioak

Titulazioa

  • Goi mailako teknikaria

Sarrerako baldintzak

  • Batxiler titulua
  • Erdi edo goi mailako zikloko titulua
  • Sarrera froga

Hizkuntza

  • Euskara

Ikasturteak

  • 2

Orduak ikastetxean

  • 1640

Orduak enpresan

  • 360

Web Aplikazioen Garapena

Mota guztietako web aplikazioak garatzen lan egiten duen profesionala da. Honako zeregin hauek egiten ditu: web aplikazioak garatu, ezarri eta mantentzea, erabilitako eredua edozein dela ere eta teknologia espezifikoak erabiliz (Java, Python, JavaScript, AngularJS, Ionic, CSS…). Datuetarako sarbidea segurtasunez bermatzen du eta ezarritako estandarretan exijitutako irisgarritasun, erabilgarritasun eta kalitateko irizpideak betez.

Ikasgaiak

1. ikasturtea

  • Informatika-sistemak
  • Datu-baseak
  • Programazioa
  • Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
  • Garapen-inguruneak
  • Ingeles teknikoa
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea

2. ikasturtea

  • Web garapena bezero-ingurunean
  • Web garapena zerbitzari-ingurunean
  • Web aplikazioak hedatzea
  • Web interfazeak diseinatzea
  • Web aplikazioak garatzeko proiektua
  • Enpresa eta ekimen sortzailea
  • Lantokiko prestakuntza

Metodologia

Taldean lan egingo duzu, erronketara bideratutako metodologiarekin ikasiz eta sektoreko puntako enpresak bisitatuz. Bertan praktikak edo ikasketak modalitate dualean egin ahal izango dituzu. Gainera, hainbat modulu ingelesez ikasteko aukera izango duzu.

Irteerak

Profesionalak

  • Web-programatzailea
  • Web-inguruneko aplikazioen garatzailea (programatzailea, analista, diseinatzailea)
  • Web-aplikazioen mantentze-lanetako arduraduna
  • Datu-baseak kudeatzeko sistemetako teknikaria.

Ikasten jarraitzea

  • Goi mailako ziklo bat
  • Zibersegurtasuneko espezializazioa informazioaren teknologien inguruneetan
  • Unibertsitatea

UNI-ak eskaintzen dizu

Nazioartekotzea

Praktikak egiteko nahiz unitate didaktiko bat egiteko atzerrira joateko aukera

Duala

Enpresan eta ikastetxean ikaskuntza-prozesuak konbinatzea, lanaren bidez ikasteko

Eleanitza

Irakasgai batzuk ingelesez egiteko aukera

Lan-poltsa

UNIan ikasketak egin dituzten pertsonei zuzendutako zerbitzua

Hezkuntza-campusa

Autobus/tren geralekuak, jangela, egoitza, kirol-instalazioak eta aisialdirako guneak